Gaitasunak garatzeak metodologia desberdina erabiltzea eskatzen du. Zentzu honetan, ATAZAK eta IKAS-PROIEKTUAK estrategia egokienak direla demostratuta dago. Ikas-jarduerak sekuentziatzeko modu hauetan, ikasleak protagonismoa hartzen du eta hezkuntza edukien ekoizle bihurtzen da. Irakasleak ere bere ohiko praktika asko aprobetxatu ahal ditu, baina haien arteko koherentzia lortzen. Ikas-sekuentzia atazen segida izan daiteke edo lan-proiektu oso bat.



Atazak planifikatzeko prozedura:

1.Aukeratu gai bat
Gai kurrikular batetik abiatuta, ideien jarioa egiten da. Idatzi gai honen inguruko ideia guztiak. Aukeratzeko irizpide batzuk:

  • Gure arloetako trebeziak gehien garatzen dituztenak: ikerketa zientifikoak /matematikoak
  • Gaitasun gehiago garatzen dituztenak
  • Motibatzailenak
  • Ikasleengandik hurbilenak
  • Eguneroko egoerekin zerikusia dutenak
  • Gaur egungo giza-problematika handienak
  • Egoera eztabaidagarriak sortzen dituzten gaiak
  • Arloen arteko loturak dituztenak
2.Jarri testuinguru batean
Testuinguruak:

  • Pertsonala: eguneroko egoerak etxean, aisian, ez formala den hezkuntzan
  • Eskolakoa: ikastetxean gertatzen diren egoerei dagozkienak
  • Gizartekoa: ikaslearen gizartean nabarmentzen diren gaur egungo arazo, gertakariak edo egoerak
  • Egungo gaiak: adierazgarriak diren gure garaietako gai zientifikoak, teknologikoak edo sozialak
  • Irudimenezko bat: pertsonai edo irudizko eszenatokian kokatzen da ikaslea
3.Proposatu azken ekoizpena
  • Ikusi “Atazonomia” dokumentua eta "Atazonomia txartelak"
4. Ikas-jarduerei zentsua ematen dien ibilbidea eraiki (baita dagozkien baliabideak eta taldekatzeak ere)
Baliabideak:
  • Baliabide mota desberdinak
  • Irakasleak emandako ereduak: orientabideak, gidak, adibideak, tutorialak…
  • IKT-ren erabilera: ikas-jarduerak arbel digitalaren bidez (ikas-unitate elektronikoak, animazioak, simulazioak, bideoak, diapositibak, mapak...) / programak erabiltzea (testu-prozezatzaileak, Kalkulo orriak, irudien editatzaileak, Geogebra...) / Internetetik informazioa bilatzea (web-orri zehatzak, egunkariak, aldizkariak...) / komunikabide elektronikoak erabiltzea ( e-maila, Txat, bidoekonferentzia) / Ikasgelako web-txokoa izatea (bloga, wikia...)
  • Pertsonak: kideak, adituak, beste irakaslea batzuk, familiak...

Taldekatzea:
  • Talde-lana sustatzeko antolakuntza (dinamikak,teknikak) eta eszenatokia
  • Kanpoko eszenatokiak kontutan hartzea: museoak, herria, erakundeak, natura...
5. Ikas-prozesua kontrolatzeko tresnak: planifikatzea, kudeaketa egitea, jarraipena, ebaluazioa...

Zuen ikasleek ikasten ikasteko eta autonomia pertsonala gara ditzatzen beharrezkoak dira tresnak eta estrategiak. Tresna hauen barruan ebaluazioa kokatzen da. Atazak / Proiektuak ezin dira ebaluatu "azterketa" bezalako proga klasiko baten bidez.

  • Antolatzaile grafikoak: Kontzeptu-mapak, Taula konparatiboak, Zikloak, Venn diagramak, Fluxo-diagramak, Karia-efektua, Friso kronologikoak
  • Planifikazioak. Gowin-en V, orientazioa-baseak, formularioak...
  • Hausnarketa eta jarraipena: Ikas-egunerokoak
  • Ebaluazioa: Kontrol-zerrendak, Errubrikak, Portfolioak, kontratuak
6. Gaitasunen garapena
Proposatutako ikas-jardueretan zer nolako gaitasunak lantzen ditugu? Birpaso bat ematea komeni zaigu. Ez da komenigarria gaitasun guztiak kosta lain kosta sartzea, noski, baina bai ikasturtean zehar. Gainera oso erabilgarria izango da gero, ikasturtearen amaieran, gaitasunen garapena neurtzeko ordua






Esteka interesgarriak: